SAIAK
Euskal Herriko harraparien ikerketa eta zainketa
Kontaktua | RSS | Français

Menu nagusia

Joan lehen mailako edukira
Joan bigarren mailako edukira
  • Azken berriak
  • Saiak elkartea
    • Elkartearen historia
      • Saiak, 1977
    • Partaideak
    • Izan bazkide
  • Ingurumena
    • Harrapariak eta jendartea
  • Harrapari espezieak
    • Ugatza, hezurjalea
    • Sai arrea
    • Arrano beltza
    • Sai zuria
    • Miru gorria
    • Beste espezieak
  • Argazki-bildumak
  • Harremana
Behakoa

Aztorearen balentriak

Komunikabideak | 2012-05-05

BBC ingles telebista kateak naturari buruzko dokumentala ederrak ekoiztu ohi ditu. Aldi honetan aztorearen hegal egiteko moldeaz (accipiter gentilis) egin duen bideo ikusgarri bat eman nahi genuke agerian. Ongi adierazten baitu Euskal Herrian ere atxeman daitekeen harrapari honek basoetan gaindi ihizin ibiltzeko daukan aparteko trebezia.

[+] Irakur artikulu osoa
Aztorea (argazkia: Steve Garvie - cc-by-sa)

Aztorea (argazkia: Steve Garvie - cc-by-sa)

Beste albisteak

Saiak elkartearen gutuna Pirinio-Atlantikoetako Prefetari

Espezie segipena / Komunikazioa | 2012-04-19
Sai arrea (argazkia: Alain Pagoaga)

Saiak elkarteak bere desasdostasuna adierazi dio gutunez, apirilaren 14an, Lionel Beffre Pirinio-Atlantikoetako prefetari, saiak tiroz beldurrarazteko hartu duen deliberoari begira. 2012ko martxoaren 21ean hartua izan den erabaki honek ONCFS-eko guardiei baimena ematen die airean tiro egiteko etxaldeetatik hurbilduko liratekeen saien haizatzeko. Isabelle Rebours lehendakariaren letra argitaratzen dugu hemen bere osotasunean.

[+] Irakur artikulu osoa

Saiak eta laborantza elkarren pareko kokatu nahian

Espezie segipena / Komunikabideak | 2012-04-13
Sai arrea (argazkia: Alain Pagoaga)

“Berria” egunkariko Joanes Etxebarria kazetariak azken asteetan berpiztu den saien ustezko “erasoen” inguruko artikulu mamitsua argitaratu du “Ipar Euskal Herriko hitza” astekarian. VĂ©ronique Zanoni marexala eta Andde Sainte-Marie ELB laborari sindikateko militantea elkarrizketatuz besteak beste. Saiak elkarteko Alain Pagoagaren argazkiekin osatua den txosten berezi horrek argitan uzten du laborarien eta saien arteko harremanen arraberritzeko premia.

[+] Irakur artikulu osoa

Hontz handiaren urratsetarik

Espezie segipena | 2012-03-17
Hontz handia (argazkia: Alain Pagoaga)

Ohitura bat bilakatu da urtez urte. Martxo guziez gaueko harraparien inguruko animazioak antolatuak dira han eta hemen Ipar Euskal Herrian. Karia hortara Saiak elkarteak dei berezi bat pasarazi nahi luke naturzaleen artean, bakoitzak ahal duen neurrian bere laguntza eskain dezan gure hontz handien populazioen kondaketan. Belarria luzatu behar! Izan ere Ilunabarrean arrak botatzen duen kantuak, bikote baten presentziaren seinale izan daiteke edozoin eremutan.

[+] Irakur artikulu osoa

>> Ikus gainerateko albisteak

Saiak elkartea- 1, Hondritz-de-Bas karrika - 64600 Angelu
Legezko informazioak - Eskubide guziak erreserbaturik