Saiak elkartearen gutuna Pirinio-Atlantikoetako Prefetari

Saiak elkarteak bere desasdostasuna adierazi dio gutunez, apirilaren 14an, Lionel Beffre Pirinio-Atlantikoetako prefetari, saiak tiroz beldurrarazteko hartu duen deliberoari begira. 2012ko martxoaren 21ean hartua izan den erabaki honek ONCFS-eko guardiei baimena ematen die airean tiro egiteko etxaldeetatik hurbilduko liratekeen saien haizatzeko. Isabelle Rebours lehendakariaren letra argitaratzen dugu hemen bere osotasunean.

Saiak eta laborantza elkarren pareko kokatu nahian

“Berria” egunkariko Joanes Etxebarria kazetariak azken asteetan berpiztu den saien ustezko “erasoen” inguruko artikulu mamitsua argitaratu du “Ipar Euskal Herriko hitza” astekarian. VĂ©ronique Zanoni marexala eta Andde Sainte-Marie ELB laborari sindikateko militantea elkarrizketatuz besteak beste. Saiak elkarteko Alain Pagoagaren argazkiekin osatua den txosten berezi horrek argitan uzten du laborarien eta saien arteko harremanen arraberritzeko premia.

Hontz handiaren urratsetarik

Ohitura bat bilakatu da urtez urte. Martxo guziez gaueko harraparien inguruko animazioak antolatuak dira han eta hemen Ipar Euskal Herrian. Karia hortara Saiak elkarteak dei berezi bat pasarazi nahi luke naturzaleen artean, bakoitzak ahal duen neurrian bere laguntza eskain dezan gure hontz handien populazioen kondaketan. Belarria luzatu behar! Izan ere Ilunabarrean arrak botatzen duen kantuak, bikote baten presentziaren seinale izan daiteke edozoin eremutan.