Ugatza Alpeetara itzuli da

Mathieu Le Lay filmegileak zuzendu “Des Gypaètes et des Hommes” dokumentalak Alpeetako ugatzaren birsartzea du aipagai. Duela 30 urte hasitako prozesua arrakastatsua bilakatu da hango natur parkeen eta mendi erabiltzaile guzien elkarlanari eta zaintzeari esker. Gaur egun ugatza desagertu zen eremuetara hurbiltzen hasia da pixkanaka pixkanaka.

Saiak elkarteari buruzko bideo-erreportaia

www.kanaldude.org herri telebistak Saiak-ren aktibitatei buruzko bideo bat ekoiztu du, gure elkartearen 30. urtemuga kari. 20 minutako dokumentu eder hunek elkarrizketak eta naturan hartu irudiak poliki tartekatzen ditu. Arrosan kokatua den “Aldudarrak Bideo” elkarteko kide batzuen ekimenari esker ekoiztua izan da. Helburua Saiak elkarteak azken 30 urteotan eraman lanaren berri ematea zen, publiko zabalari pentsatuz bereziki. Bi hizkuntzatan (euskaraz eta frantsesez) egin elkarrizketa batzutan oinarrituz.

Harraparien migrazioa sarean

Harraparien baita orokorki pasaiako xorioen udazkeneko migrazioaren segitzea interneten bidez posible da gaurregun. Hainbat natura elkartek teknologia berriak baliatzen baitituzte haien behaketen antolatzeko eta publiko zabalari hedatzeko.