Ugatz heldu bat tiroz hila Iparraldean

Ortzaizen 2013ko azaroaren 26an tiro batengatik zauriturik atxeman zen ugatz heldua bi egunen buruan hil da Hegalaldia zentroan. “Benigno” izenarekin segitua zen 14 urteko xori hori 2000. urtean markatua izan zen Aragoian. Nafarroan ugaltzen zen azken urteotan. Saiak elkarteak beste elkarte batzuekin batera salaketa bat jarriko du auzitegian, babestutako espezie baten suntsiketa dela eta.

Xehetasunak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude