Harremana | RSS | Changer de langue >>Français

Artalde bat Baigorin (argazkia: Alain Pagoaga)

Mendeetan zehar artzaingoak Euskal Herriko mendiko bazterrak bere egin ditu. Artzaingoa eta abereen presentziari esker, eremu zabal eta ideki horiek landaredia eta fauna berezi baten garapena ahalegintzen dute.

Janari-katearen muturrean izanik xori harrapariak bizi aniztasun honen adierazleak dira. Beren izenak dioen bezala, harrapari gehienak ihiztari handiak dira. Artzaingoak sortu ekosisteman bizi diren mikrougaztunen erregulatzaileak dira. Horiek hola, nahiko errexa da mirotz zuria ikustea lursaguen ihizin. Gaua heldu delarik aldiz, hontz handi indartsua eta beste hontzen ihizi-eremuak bilakatzen dira larreak.

Harrapari haratusteljakeak kabala eta abere hilak berziklatzen dituzte. Beren lana mendia nolazpeit garbitzea da, eritasunak zabal ditzaketeen abere hilak desagertaraziz : zonbait digeri-urin azkarren bidez harrapari nekrofagoak artaldeentzako lanjerosak diren birusak eta mikrobioak suntsitzeko gai dira.

Erroiarekin batera lau harrapari motek parte hartzen dute garbitze lan honetan, bakoitzak bere zeregina duelarik : miru gorri trebea, bere xuri-gorri koloreekin, sai xuri dotorea, xuri eta beltzez bezti, sai arrea, handia et kolore nabarrez jantzia, eta azkenik, saia bezain handia bainan arraroagoa den ugatza, lumaldi liranja eta beltz batez apaindua.

Beren eginkizunak direla eta, harrapariak artzainen ezinbesteko lagunak dira : alhan erabiliak diren bortuen osasun-egoera bermatzen dute. Larreen garbitasun honek baldintzatzen du ardi esnearen kalitatea…eta ondorioz hemengo ardi gasnaren gozoa!

Euskal Herriko mendietan, harraparien iraganak eta geroak bat egiten dute artzaingo iraunkorrarekin.