Beste espezieak
Gehien mehatxatuak diren xori motek segimendu berezi bat izaten badute ere, Saiak elkarteko kideek beste harrapari batzuk ere zaintzen dituzte eta haien inguruko datu bilketa ere burutzen, beste harrapari eguargitar nahiz gautarren kasuan.
Arrano sugejalea © Alain Pagoaga

Elkarteak aztertzen dituen beste harrapari mota bereziki Arrano sugejalea, Belatz handia eta Hontz handia dira.

Beste batzuk ere noiztenka aztertuak eta zainduak izaten ahal dira eremuen arabera: Arrano txikia, Mirotz zuria, Zapelatz liztorjalea, Aztorea, Hontz handia …

Migrazioaren garaietan, iparraldeko hegazti mota batzuk ere segituak izan daitezke, adibidez Arrano arrantzalea. Bestalde, xantza piska bat izanez gero, Europako harrapari haundiena ere ikus daiteke: Sai motza.

Erran gabe doa elkarteko kide eta begirale bolondresen kopuruak duela ahalbidetzen hainbeste xori moten zainketa. Begirale nahianten kopurua haundiagoa eta gure jakintza eta tokiko hegaztien ezagutza haundiagoa baizik ez da izanen, dela hegazti mehatxatuen eta berezien kasuan, dela beste edozein hegaztiren kasuan.

Argazkiak

Pin It on Pinterest

Hau partekatu