Harremana | RSS | Changer de langue >>Français

Jean Currutcharry, 1980 aldean (argazkia: Alain Pagoaga)

Jean Curutcharry baigorriarrak harrapari nekrofagoen inguruko16mm-ko filma bat ekoizten du 1977an. Geroztik Saiak elkarteak eskaini dituen hainbat hitzalditan erakutsia izanen dena. Filma hori ia osorik erakusten dugu hemen, soinurik gabe aldiz komentarioen berridazteko xedea bidean baita.


Saiak – Egilea: Jean Curutcharry – 1977

Filma hori Iparraldeko harrapari nekrofagoen bizia aurkezten duen lehen dokumentaletarik bat da, ez bada lehena. Bere egileak, orduko materiala erabiliz, anitz ordu iragan zituen mendian irudi horien ateratzeko. Materiala guzia bizkarrez garraiaturik eta oinez kurrituz Baigorri aldeko kaskoz kasko!

Filman agertzen diren pasaia nagusiak:

  • Sai arreen joan-jinak amodio garaian
  • Sai arreak kolokan
  • Erroiak
  • Miru gorriak
  • Sai zuria
  • Saiak arreak sarraskijale
  • Ugatza (heldua eta gaztea)