Harremana | RSS | Changer de langue >>Français

Saiak elkarteko kidea (argazkia: Alain Pagoaga)

Saiak elkarteko kide izanez, parte hartzen duzu Euskal Herriko ondare naturalaren zainketan eta, bide beretik, harraparien mundu harrigarria hobeki ezagutzeko parada duzu.

Saiak elkarteak denen beharra du bere ekintzen behar den bezala jarraitzeko. Ipar Euskal Herriko harrapari espezie desberdinen segipen oraino hobea burutuko dugu behatzaileen kopurua handiagoa bada. Lurralde guzietan ibiltzeak lan frango eskatzen baitu gero! Xorien behaketa gustukoa baduzu guri junta zaitez. Ez da beharrezkoa ornitologian hain aditua izatea.

Elkartea sustengatzen ahal duzu, oinarrizko urte saria ordainduz (3 euro urteko). Beren urte saria ordaindua duten kideak jakinean izanen dira elkartearen aktibitateez, eta parte hartzen ahalko dute urte osoan zehar antolatzen ditugun ateraldietan. Ateraldi horietan, edozeinek deskubritzen ahalko ditu Euskal Herriko harrapariak, giro goxo batean.

Aldiz, mehatxatuak eta bereziki zainduak diren espezien segimendu ateraldiak, kide motibatu eta jarraikienek egiten ahalko dituzte. Hala ere, erregularki parte hartu nahi luketen kide orori idekiak dira.

Saiak elkarteko kide izan nahi baduzu, ondoko harreman-orria bete ezazu.