Harrapariak beren ingurumenean zainduz

Mendeetan zehar artzaingoak Euskal Herriko mendiko bazterrak bere egin ditu landaredia eta fauna berezi baten garapena ahaleginduz. Txori harrapariak bizi aniztasun honen adierazleak dira. Saiak elkarteak ikertzen ditu altxor hori zaindu nahian.

Azken berriak

Sai zuriaren segimendu telematikoari buruzko azken berriak

Sai zuriaren segimendu telematikoari buruzko azken berriak

2018. urteaz geroz daramagu segimendu hau ikerketa zientifikoko programen eta Sai zuriaren aldeko Frantziako ekintza plan nazionalaren baitan. 2019ko uztailean Nafarroa Behereko bi sai gazte GPS balizekin ekipatzeko aukera eman digu.

Etiopiako Arrano beltzari buruzko ikerketa bat sustatzen

Etiopiako Arrano beltzari buruzko ikerketa bat sustatzen

Etiopiako Bale mendialdean Afrikan ezagutzen den Arrano beltz populazio bakarraren ikertzeko Adam Wentworth-ren ikerlana sustatu du SAIAK-ek. Espezie honen kontsebaziorako ezinbestekoak diren ekintzak aztertu ditu besteak beste.

Segitzen ditugun espezieak

Sai zuria

Sai zuria

Neophron percnopterus

Sai zuria Europako sairik ttipiena da. Osoki iragailea da ; Afrika tropikalean negutzen du, urritik otsailera. Zuberoako basaburuko artzainek « Behi bidetako emazte xuria » izen goitia emana diote. Izan ere tokiko laborarientzat azken elurteen eta neguko bukaeraren iragarlea da aspaldidanik.

Miru gorria

Miru gorria

Milvus milvus

Miru gorria lapurra da. Sai-arreen apairuen hondarrak biltzeko duen gaitasuna miresgarria da. Bere lumen itxura eta hegan egiteko errextasuna bezain miresgarria. Mokoz harrapa dezazken guziak bereganatzen ditu: xixariak, horzkari ttipiak, hondarkin mota asko…

Sai arrea

Sai arrea

Gyps fulvus

Sai arreak harrapari haratusteljaleak dira. Hegaldari trebeak, hamarka kilometro egin ditzakete, indarrik egin gabe, aire beroen bitartez aireetan iganez. Taldean bizi da eta taldean du bere janariaren atxematen: sai batek kabala hila atxeman orduko beste anitz juntatuko zaizkio urrunetik jinik ere.

Arrano beltza

Arrano beltza

Aquila chrysaetos

Arrano beltza Euskal Herrian kausi daitekeen harrapari eder eta trebeenetarik bat da. Bainan ere diskretuenetarik bat: izan ere, saiak bezalako harrapari haundien presentzia dela eta, aditua ez denarentzat, ez da hain ezagun.

Ugatza

Ugatza

Gypaetus barbatus

Pirinioetan, ugatzak 360 km² inguruko eremu zabal batean bizi dira, gehienetan bikoteka. 30 urte arteko bizi iraupena ukan lezakete. Beren papo-lumaren kolorea burdin putzu lohitsuetan egiten dituzten bainuetatik datorkie. Iparraldean betidanik prekarioa izan da espezie horren biziraupea.

Hontz handia eta besteak...

Hontz handia eta besteak...

Bubo bubo

Gehien mehatxatuak diren xori motek segimendu berezi bat izaten badute ere, Saiak elkarteko kideek beste harrapari batzuk ere zaintzen dituzte eta haien inguruko datu bilketa ere burutzen, beste harrapari eguargitar nahiz gautarren kasuan.

Pin It on Pinterest