Arrano beltza
Arrano beltza Euskal Herrian kausi daitekeen harrapari eder eta trebeenetarik bat da. Bainan ere diskretuenetarik bat: izan ere, saiak bezalako harrapari haundien presentzia dela eta, aditua ez denarentzat, ez da hain ezagun.
Arrano beltza © Alain Pagoaga

Arrano bikoteak eremu zabalaren beharra du, hazteko eta ugaltzeko. Eremuak artoski defendatzen dituzte beste bikote edo txori motenganik. Ugaltzeko toki desberdinak erabiliko dituzte, gehienetan mendi mazeletako arroketan kokatuak.

Ugaltze garaietan arranoek hegalaldi zoragarri eta harrigarriak egiten dituzte, elgarri lotuz eta elgar hunkituz.

Gehienetan ugalketa bakoitzeko ume bakarra airatuko da ohantzetik. Izan ere, bi xito izaten direnean, azkarrenak ahulena hiltzen du, bereganatuz gurasoek ekarriko dizkioten janariak.

Itxura guzien arabera Euskal Herri barnekaldeko arranoen kopuruak iraunnkorrak dira azken urteetan, nahiz eta eremu horiek ez dituzten beti gaitzeko baldintzak eskaintzen bereziki janari iturrien aldetik.

Arrano hauen presentzia baieztatua da ere Euskal Herriko mendebaldean, hain zuzen ere Araban, gutxi edo aski 8 bikote kondatzen zirelarik 2008an.

Argazkiak

Nortasun agiria

Izen zientifikoa: Aquila chrysaëtos
Euskara: Arrano beltza
Frantsesa: Aigle royal
Gaztelera: Aguila real
Inglesa: Golden eagle

Handitasuna: 75 – 88 cm
Hego-luzera: 2m05 – 2m20
Pisua: 2,8 – 6,7 kg 

Kontserbazio egoera: Babestua den espeziea.

Pin It on Pinterest

Hau partekatu