Ondorioz sai zuria mendian agertzen zenean behiak borturako bidean ematen ahal omen ziren. Txomin Peillen etnologoak “emazte xuria” izendatzea “Mari” euskaldunen jainkotsaren itxuraldaketa batekin lotzen du. Horrek azalduko luke duela gutti arte bertako biztanleek xori horrentzat – eta beste harrapari nekrofagoentzat – zuten errespetua.
Udan, sai zuria han edo hemen bildu anitz porroskaz asetzen da (hilotzak, erditze hondarrak, insekto ttipiak, kakak…). Haratustel bati lotzen denean, bere moko finari esker beste harrapariek bildu ahal ez dituzten guziak garbitzen ditu.
Pirinioetan ez bada horrelakorik ikusi ere, hasteko Afrikan frogatu izan da harriak botatzen ahal dituela ostruken bezalako arraultzen hausteko eta haietaz elikatzeko. Tresna batez baliatzen ahal den txori arraroen taldean sartzen da ondorioz.
Frantzian, sai mota hau bakandua da. Gaur egun, 67 bikote zenbatuak dira Frantziako hegoaldean (Pirinioetan eta Proventza eskualdean), hauen erdia baino gehiago Pirineo Atlantiarretako departamenduan dagoelarik.
Biziki arraroa eta tokiko artzaingoari lotua, espezie hau hurbiletik segitua da eta Frantziak kudeatzen duen populazioen arraberritze planean sartzen da.
Sai zuriaren ezagutzeko fitxak
SAIAK elkarteak dohainik eskura ahal diren sai zuriari buruzko 6 fitxa ekoiztu ditu. Hemendik eskura daitezke PDF formatuan. Espezie horrek kulturan utzi dituen oroimenak eta aztarnak, haren biologia baita haren migrazioa hobeki ezagutzeko baliagarriak izanen direlakoan.
Bistan dena, ardura, Ipar Euskal Herriko testuinguruan kokatu ditugu emandako azalpenak, fokus batzuen bitartez.
- Sai zuriaren aztarnei jarraiki Euskal Herrian
- Sai zuria Euskal Herrian
- Lo egiteko tokiak sai zuria lagunkina delako marka
- Sai zuriaren migrazioa: bi bidaia arriskutsu
- Sai zuriaren migrazioa: negu denborako mehatxuak
- Errobi izeneko sai zuri gaztearen lehen negua pasatzea. Afrikara joateko lehen migrazioa…
Behako bat eman ere SAIAK elkarteak banatzen dituen newsletter-ei sai zuriaz daramagun segipenari jarraitzeko.
Argazkiak
Nortasun agiria
Izen zientifikoa: Neophron percnopterus
Euskara: Sai zuria
Frantsesa: Percnoptère d’Egypte
Gaztelera: Alimoche
Inglesa: Egyptian vulture
Handitasuna: 55 – 65 cm
Hego-luzera: 1m55 – 1m80
Pisua: 1,6 – 2,4 kg
Kontserbazio egoera: Babestua den espeziea. Frantziako zerrenda gorrian xori iraungaitzen eta zaintzekoen artean agertzen da.