Zonbait ehun bikotek habia Pirinioetako mendixka oihantsuetan egiten baldin badute ere, oraindik gehiago dira neguan, Europa iparraldekoak Espainia eta Euskal Herrira heldu direlarik. Batez beste urte guziz 5000 miru gorri kondatuak dira pasaian Euskal Herriko mendi lepoetan. Beste batzu hemen berean negutzen dute, arrats bakoitzari buruz lotegi handiak osatuz, 300 xori arte konda ditzaketenak. Europako populazioaren parte nagusiak Espainian negutzen du.
Miru gorria Europan bakarrik kausi daiteke, bertze inon ere ez. Azken urte hauetan, kopurua biziki ttipitu da, bereziki Frantzia iparraldean. Ondorioz, Frantzia mailan, harrapari mota honen biziberritzeko plan bat abian ezarri dute.
Argazkiak
Nortasun agiria
Izen zientifikoa: Milvus milvus
Euskara: Miru gorria
Frantsesa: Milan royal
Gaztelera: Milano real
Inglesa: Red kite
Handitasuna: 59 – 66 cm
Hego-luzera: 175 – 195 cm
Pisua: 0,8 – 1,25 kg
Kontserbazio egoera: Babestua den espeziea. Orain arte ez zen mehatxatuak diren espezieen Frantziako zerrenda gorrian agertzen bainan estatusa hori aldatzekotan dira ikusiz Miru gorriaren populazioak ttipitu direla anitz.