Elkartearen sortzailea den Jean Curutcharry Baigorriarra da sortzez. Argazkizalea da eta hastapen batean ez da zaletasun horren bidez baizik saiei interesatuko. Saiak hurbilagotik argazkitan hartzeko hobeki ezagutu behar ziren, nahitaez. Orduan ohartzen da saien populazioen egoera kezkagarriaz, argazkilaritza alde batera utziz. Zaletasun berri bat piztu zen.
Pirineoetan oraino bizirauten zuten harrapari horien zaintzeko behar larria bazen. Aitzinagotik ere 1974an, Jean Curutcharry Nafarrorako zonbait naturalistekin harremanetan jarri zen baita Frantziako F.I.R harraparien alde eragiteko fondoko sortzailearekin, Jean-François Terrasse-rekin hain zuzen.
Jean Curutcharry-k Iparraldeko mendialdeko harrapari sarraskijaleen inguruko 16mm-ko filma bat ekoizten du 1977an. Anitz hitzalditan baliatua izanen zena. Denbora berean hasi ziren saiak bazkatzen negu minean, Baigorri aldean.
Saiak elkarteko osagaiak hor ziren: zaletasuna eta jendartearen baitan ideia baten zabaltzeko griña, saiak biziko zirela baldin eta nekazal munduak eta artzainek bereziki natur aberastasun hori ulertzen eta haiena egiten bazuten. Mendez mende gauzatu zen artzaingoaren eta saien arteko oreka zalantzan jartzen zuten laborantza modernoaren garapenak eta globalisazio ekonomikoak.
Saiak elkartearen sortzeari esker kide berriak lotuko gatzaizkie informazio eta ikerketa lanei. Iparraldeko harrapari guziei zabalduko da, F.I.R. erakundearekin partaidetzan.
Azpimarratzekoa da Saiak elkarteak sensibilisazio lan handia eraman duela eskoletan 1983tik aitzina, elkartean permanente gisa ziharduten kontzientzia eragozle gazte anitzen laguntzaz.
Izan kide!
Saiak elkarteko kide izanez, parte hartzen duzu Euskal Herriko ondare naturalaren zainketan eta, bide beretik, harraparien mundu harrigarria hobeki ezagutzeko parada duzu.