Saiak, 1977
Jean Curutcharry baigorriarrak harrapari nekrofagoen inguruko 16mm-ko film bat zuzendu zuen 1977an. Ondoko urteetan Saiak elkarteak eskaini zituen hainbat hitzalditan erakutsia izanen zena. Film hori ia osorik erakusten dugu hemen. Mutua da aldiz.
Film hori Iparraldeko harrapari nekrofagoen bizia aurkezten duen lehen dokumentaletarik bat da, ez bada lehena. Bere egileak, orduko materiala erabiliz, anitz ordu iragan zituen mendian irudi horien ateratzeko. Materiala guzia bizkarrez garraiaturik eta oinez kurrituz Baigorri aldeko kaskoz kasko!
Filman agertzen diren pasaia nagusiak:
- Sai arreen joan-jinak amodio garaian
- Sai arreak kolokan
- Erroiak
- Miru gorriak
- Sai zuria
- Saiak arreak sarraskijale
- Ugatza (heldua eta gaztea)