Azken berriak
Hegaldatu da “Xuria” sai zuria, geolokalizazioko baliza batez ekipaturik
2023ko ekainaren 16an, Ipar Euskal Herrian ezagutzen den espezie horretako lotegi bakarretatik hurbil 4 urteko sai zuria harrapatu genuen geolokalizazio baliza batez ekipatzeko. “Xuria” du izena. Bere joan-jinen ikertzeko baliatuko dugu, eta bide batez bere espeziearen biziaren hobeki ulertzeko.
Sai arreen joan-jinen segipena Iparraldean
Lehen aldikotz Ipar Euskal Herrian, sai arreen joan-jinen ikertzeko, GPS balizak jarriko zaizkio zonbait xoriri (lagin egoki bati – 25 heldu eta 10 gazte). Horrela espero da hobeki ulertzea nolako joan-etorriak egiten dituzten eta non atxematen duten jatekoa.
Sai zuria eta artzaingoa Iparraldean
Aurten Saiak elkarteak sai zuriari buruzko ikerketa berezi bat eramanen du. Espezie horren eta artzaingoaren arteko harremanak aztertuko ditu, hurbilpen sozio-ekologiko baten ikuspegi batetik. Bere bortuetako baliabide trofikoen ustiapena ikertu nahi da bereziki.
Segitzen ditugun espezieak
Sai zuria
Neophron percnopterus
Sai zuria Europako sairik ttipiena da. Osoki iragailea da ; Afrika tropikalean negutzen du, urritik otsailera. Zuberoako basaburuko artzainek « Behi bidetako emazte xuria » izen goitia emana diote. Izan ere tokiko laborarientzat azken elurteen eta neguko bukaeraren iragarlea da aspaldidanik.
Miru gorria
Milvus milvus
Miru gorria lapurra da. Sai-arreen apairuen hondarrak biltzeko duen gaitasuna miresgarria da. Bere lumen itxura eta hegan egiteko errextasuna bezain miresgarria. Mokoz harrapa dezazken guziak bereganatzen ditu: xixariak, horzkari ttipiak, hondarkin mota asko…
Sai arrea
Gyps fulvus
Sai arreak harrapari haratusteljaleak dira. Hegaldari trebeak, hamarka kilometro egin ditzakete, indarrik egin gabe, aire beroen bitartez aireetan iganez. Taldean bizi da eta taldean du bere janariaren atxematen: sai batek kabala hila atxeman orduko beste anitz juntatuko zaizkio urrunetik jinik ere.
Arrano beltza
Aquila chrysaetos
Arrano beltza Euskal Herrian kausi daitekeen harrapari eder eta trebeenetarik bat da. Bainan ere diskretuenetarik bat: izan ere, saiak bezalako harrapari haundien presentzia dela eta, aditua ez denarentzat, ez da hain ezagun.
Ugatza
Gypaetus barbatus
Pirinioetan, ugatzak 360 km² inguruko eremu zabal batean bizi dira, gehienetan bikoteka. 30 urte arteko bizi iraupena ukan lezakete. Beren papo-lumaren kolorea burdin putzu lohitsuetan egiten dituzten bainuetatik datorkie. Iparraldean betidanik prekarioa izan da espezie horren biziraupena.
Hontz handia eta besteak...
Bubo bubo
Gehien mehatxatuak diren xori motek segimendu berezi bat izaten badute ere, Saiak elkarteko kideek beste harrapari batzuk ere zaintzen dituzte eta haien inguruko datu bilketa ere burutzen, beste harrapari eguargitar nahiz gautarren kasuan.