Organbidexa Col Libre elkarteko lagunek bide horretatik doatzi azken urte hauetan eta aurten batez ere “Transpyr 2008” izeneko ikerketa programaren karietara, honen 30. urteurrena ospatzen delarik.

2008ko uztailaren 15ean Organbidexko lepoan (Irati) hasi duten pasaiako xoria udazkeneko migrazioaren ikerketak oihartzun berezia badauka interneten, Frantziako Xorien Babeserako Akitaniako Ligaren laguntzaz (LPO), Eskualdeko Xorien Migrazioaren Behatokiaren ildotik ibiliz.  Izan ere egunez egun hegaztien kondaketen berri ukaiten ahal dahttp://www.migraction.net gunean, lepoan berean eguzki energiarekin dabilen satelitearen bidezko komunikazio sistema bati esker. Segimendu hori azaroaren 15ean bururatuko da.

Beste maila batean, Nafartar natura elkarteko hainbat kidek et bolondresek beren behaketen berri emten dute ere sarearen bidez. Gorosti elkarteko gune bereziari behako bat eman iezaiozue: elkarteko ornitologoek Lindus aldeko lepoan (Orreaga) egindako argazkiak eta datu-bilketak biltzen dituzte bertan: http://www.aveslindux.blogspot.com.

Migrazioa baino haratago so eginez Frantziako Xorien Babeserako Akitaniako Ligak publiko zabalari zuzentzen duen datu-base naturalista sareratu du berriki. Zientzia-partehartzailearen printzipioan oinarrituz norberari bere behaketen berri emateko parada ematen dio, denentzako eskuragarri izan daitezen. Tresna horrek Akitania eskualdeko bidodibertsitatearen erakusleihoa bilakatu beharko luke ondoko hilabeteteetan baita hainbat naturalisten ezinbesteko lanabesa; http:// www.faune-aquitaine.org . Adibide baten aipatzeko Akitanian ugaltzen diren xorien atlasa sareratu dute osoki.

Saiak elkarteko kideok ere gure datu-base propioa garatuko dugu ondoko hilabeteetan… zuen laguntzarekin!

 

Pin It on Pinterest

Hau partekatu