2023/06/28 | Espezie segipena
2023ko ekainaren 16an, Ipar Euskal Herrian ezagutzen den espezie horretako lotegi bakarretatik hurbil 4 urteko sai zuria harrapatu genuen geolokalizazio baliza batez ekipatzeko. “Xuria” du izena. Bere joan-jinen ikertzeko baliatuko dugu, eta bide batez bere espeziearen biziaren hobeki ulertzeko.
2022/05/08 | Espezie segipena
Lehen aldikotz Ipar Euskal Herrian, sai arreen joan-jinen ikertzeko, GPS balizak jarriko zaizkio zonbait xoriri (lagin egoki bati – 25 heldu eta 10 gazte). Horrela espero da hobeki ulertzea nolako joan-etorriak egiten dituzten eta non atxematen duten jatekoa.
2022/04/21 | Komunikazioa, Espezie segipena
Aurten Saiak elkarteak sai zuriari buruzko ikerketa berezi bat eramanen du. Espezie horren eta artzaingoaren arteko harremanak aztertuko ditu, hurbilpen sozio-ekologiko baten ikuspegi batetik. Bere bortuetako baliabide trofikoen ustiapena ikertu nahi da bereziki.
2021/10/17 | Espezie segipena
Errobi sai zuria Ipar Euskal Herrian sortu zen 2019an. Orduan genuen baliza batez ekipatu. Afrikan 18 hilabetez egon ondoan Europara itzuli zen 2021eko udaberrian. Udako egonaldia Hego Euskal Herrian iragan du nagusiki, Bizkaiko ornitologoek ongi ezagutzen duten eremu hartako lotegi handienetariko batean ikusia izan delarik.
2021/07/08 | Espezie segipena
2019an hiru sai zuri gazte balizekin ekipatu genituen. Azkenean, baten Afrikako egonaldia segitu ahal izan dugu bakarrik. Errobi izenekoarena hain zuzen. Hamazazpi hilabete iraun du egonaldiak, lau herrialdetan, baina nagusiki Mauritanian eta Malin.
2021/05/16 | Espezie segipena
2020ko irailean, lehen saia bat (sai motza izan zen kasu honetan) hil zuen diklofenoak, Espainian erregistratutako albaitaritzarako erremedioak. Zientzialariek berehala debekatzeko deia luzatu dute eta meloxikama bezalako alternatibo seguruak erabiltzeko eskatu.