2020/11/14 | Espezie segipena
2020ko uztailean, “Pantxoa” izendatu genuen sai zuri gazte bat GPS baliza batez ekipatu genuen Ipar Euskal Herri barnealdean. Bere habitik airatu zen lehen aldiz 2020ko abuztuaren 23an. Irailaren 2an bere migrazio bidaiari ekin zion, bulta baten buruan Mediterraneoa zeharkatuz. Une berezi hori bizi ahal izan dugu, birtualki.
2019/12/31 | Espezie segipena
2018. urteaz geroz daramagu segimendu hau ikerketa zientifikoko programen eta Sai zuriaren aldeko Frantziako ekintza plan nazionalaren baitan. 2019ko uztailean Nafarroa Behereko bi sai gazte GPS balizekin ekipatzeko aukera eman digu.
2019/08/22 | Espezie segipena
Boa uharteko Bios CV elkartearekin harremanak baditu SAIAK-ek. Larga-bista eta mendiko zapatak eskaini dizkiegu hango kideei bertako sai zurien segipena baldintza hobe batzuekin burutu dezaten.
2013/11/28 | Espezie segipena
Saiak elkarteko Michel Clouet, Isabelle Rebours et Luc Gonzalez behatzaileek ikerlan bat argitaratu dute Sai zuriek Ipar Euskal Herriko zonbait guneetan erabiltzen dituzten lotegien inguruan. Behaketa lan horren berri ematen dute, dituen mugak agerian utziz eta perspektibak aurreikusiz.
2010/12/29 | Espezie segipena
2010eko apiriletik ekainera Aurélien André ornitologo gazteak Iparraldeko sai zurien habiak bilatu eta ikertu ditu Saiak elkartearen kondu, langile gisa. Lan sakon honi esker espeziearen erreprodukzio guneen ezagutza anitzez hobetu da.