2014/11/23 | Espezie segipena, Komunikazioa
2014ko urriaren 31n ihiztari batek Miru gorri bat tirokatu du Saint Créac herrian (Pirinio Garaiak). Hobenduna atxemana izan da eta bere ihizi baimena bahitua izan zaio. Saiak elkarteak bere arrangura adierazi nahi du podere publikoen ezintasunari buruz, ez baita lehen aldia horrelako kasuak gertatzen direla. Jakinez, gainera, tiroa dela Pirinioetan ezagutzen den espezie honen hilkortasunaren lehen faktorea.
2013/11/28 | Espezie segipena
Miru gorria Europako espezie endemikoa da. Azken 20 urteotan bere populazioek gain-behera kezkagarria ezagutu dute. Ipar Euskal Herrian ezagun da miru gorri anitz ugaltzen direla baina populazio honen dinamikaren inguruko datu zehatzik ez da sekulan bildu. Saiak elkarteko Aurélien André ornitologoak ikerketa bat eraman du Baxenabarreko bi gunetan, 2011. urtean hasitako lanari segida emanez.
2011/12/27 | Espezie segipena
Miru gorria Europako espezie endemikoa da. Azken 20 urteotan bere populazioek gain-behera kezkagarria ezagutu dute. Ondorioz, frantziar estadoan, 2003. urteaz geroztik bere babesa segurtatzeko egitarau berezi bat emana da bidean. Ipar Euskal Herrian ezagun da miru gorri anitz ugaltzen direla baina populazio honen dinamikaren inguruko datu zehatzik ez zen orain arte. Aurélien André gazteak Saiak elkartearentzat kudeatu duen lanak hutsune hori bete du nolazbait.