Aurélien André ornitologoak eraman ikerlanak (2010. urtean jada sai zuriaren ugalketa ikertu zuen Iparraldean Saiak elkartearen kondu) urtez urte egin izan diren behaketa datuak biltzen ditu, Ipar Euskal Herrian ugaltzen diren miru gorrien inguruan dakigun guztiaren sintesia eginez. Saiak elkarteak daukan datubasean oinarritu da horretarako, baita ere 2007an eta 2011n burutu diren bi kondaketen emaitzetan (biak Txorien Babeserako frantses Ligak eta zonbait adituk finkatu araudien arabera segurtatuak izan direlarik).

Ikerketak ez baditu ezagutza itzalune guztiak argitzen, epe ertainari begira, espeziearen hobeki zaintzeko kondutan hartu behar diren datuak agerian uzten ditu, hala nola miru gorriaren populazioen geroa zalantzan jar lezaketen mehatxu motak.

Espezie honi begira Saiak elkarteak azken 30 urteotan eraman lanaren bilduma bat bezala kontsidera daiteke Aurélien Andréren ekarpena. Negu guziz Ipar Euskal Herrian egiten diren miru gorri iragaileen kondaketen luzamen baliosa.

Xehetasunak:

Pin It on Pinterest

Hau partekatu