2014/11/14 | Espezie segipena
Leader “Euskal mendia” europako programaren diru-laguntzari esker Saiak elkarteak Ipar Euskal Herriko sai arreen populazioen erreprodukzioaren segipen berezia eraman du azken hilabeteetan. Emaitza horiek espeziearen gaurko dinamikaren berri ematen digute
2014/03/28 | Espezie segipena
Saiak elkarteko behatzaileak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako teknikariak biltzen dituen egitasmo bat sortu da 2013. urtean. Bi elkarteek espezie honen inguruan dituzten esperientziak eta jakinduriak bateratu nahi lituzke harrapari honek artzaingoaren eta laborantxa tradizionalaren sisteman betetzen duen garbitzaile funtzio baliosa berriz ere ezagutua izan dadin. Xede horren haritik dator Saiak elkarteak espeziearen ugalketaren ikertzeko abiatua duen segipen berritzailea, populazio laginetan oinarrituz.
2012/04/19 | Espezie segipena, Komunikazioa
Saiak elkarteak bere desasdostasuna adierazi dio gutunez, apirilaren 14an, Lionel Beffre Pirinio-Atlantikoetako prefetari, saiak tiroz beldurrarazteko hartu duen deliberoari begira. 2012ko martxoaren 21ean hartua izan den erabaki honek ONCFS-eko guardiei baimena ematen die airean tiro egiteko etxaldeetatik hurbilduko liratekeen saien haizatzeko. Isabelle Rebours lehendakariaren letra argitaratzen dugu hemen bere osotasunean.
2012/04/13 | Espezie segipena, Komunikabideak
“Berria” egunkariko Joanes Etxebarria kazetariak azken asteetan berpiztu den saien ustezko “erasoen” inguruko artikulu mamitsua argitaratu du “Ipar Euskal Herriko hitza” astekarian. Véronique Zanoni marexala eta Andde Sainte-Marie ELB laborari sindikateko militantea elkarrizketatuz besteak beste. Saiak elkarteko Alain Pagoagaren argazkiekin osatua den txosten berezi horrek argitan uzten du laborarien eta saien arteko harremanen arraberritzeko premia.