Sai arrearen ugalketa aztergai Iparraldean 2014an

Saiak elkarteko behatzaileak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako teknikariak biltzen dituen egitasmo bat sortu da 2013. urtean. Bi elkarteek espezie honen inguruan dituzten esperientziak eta jakinduriak bateratu nahi lituzke harrapari honek artzaingoaren eta laborantxa tradizionalaren sisteman betetzen duen garbitzaile funtzio baliosa berriz ere ezagutua izan dadin. Xede horren haritik dator Saiak elkarteak espeziearen ugalketaren ikertzeko abiatua duen segipen berritzailea, populazio laginetan oinarrituz.

Leader “Euskal mendia” europako programaren diru-laguntzari esker Saiak elkarteak Ipar Euskal Herriko sai arreen populazioen erreprodukzioaren segipen berezia eramanen du datozen asteetan. Horretarako laginak edo populazio multzoak ikertuko dira gehien bat. 2007. urteaz geroztik frantses Pirinioetan bost urtetatik burutzen den kondaketaren osagarri izan behar luke. Hamalau ugalketa gune bereizi dira laginen osatzeko, Ipar Euskal Herri osoan. Bost bisita eginen dira horietatik bakoitzean, otsaila eta ekaina artean. Prospekzio batzu eramanen dira ere orain arte espezieak kolonizatu ez dituen eremuetan.

Gehiago jakin

France FEADERCG64

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude