Ugatzaren ugalketa errespetatu!

Ugatzaren ugalketaren segimendua aitzina doa Iparraldean. Lehen emaitzak ez dira hain onak. Ugatz bikoteak erreproduzitzen diren eremuetan adi egotea eta ahalik eta traba guttien eragitea aholkatzen die mendizaleei Saiak elkarteak, bereziki Nafarroa Beherean.

Primaderako lehen aro ederrekin elurra urtzera doa mendialdean eta errexago izaten da mendizaleendako bortuetarako bidea hartzea.

Zonbait mendi guneetan aisialdietarako jin jende horien presentzia kaltegarria izan daiteke joan den negu hastapenean ugaltzen hasi diren ugatzentzat. Izan ere sasoin honetan sortzen dira xitoak eta bake osoa behar dute bikoteek uztail-agorril arte irauten duen kumealdia bururaino eramateko.

Ondorioz galdegiten zaie mendizaleei informazioa eskatzea eta ahal bada erreprodukzio guneetatik ez pasatzea tarte horretan. Saiak elkartearenganik eskura daitezke hainbat aholku eta gomendio.

Esku artean ditugun 2009ko lehen emaitzak ez dira onak, anitz bikotek ugalketa bertan behera utzia baitute iduriz. Halere, Nafarroa Beherean batez ere, iaz bezala, ugatz gazte baten airatzea ez ote dugun ikusiko menturan gaude. Beraz kasu eman otoi!

Xehetasunak :