Mendebaldeko Paleartikoan Sai zuria (Neophron percnopterus) Mediterraneoko uharteetan eta arkipelago atlantikoetan (Kanarietan eta Cabo Verden) atxematen da (edo atxematen zen). Kontinenteko populazioak ez bezala sedentarioak dira bertakoak. Uharte horietako populazio batzuk desagertu dira.

Egoera horren lekuko, Saia zuria kinka larrian da Cabo Verden. Arriskubidean diren nekrofago populazioen eta beste sai mota batzuendako bezala, gainbehera hori arrazoi desberdinek eragin lezakete: suntsipenak, pozointzeak, elektrokuzioak, habitaten hondatzeak, hazkurri baliabideen apaltzea…
Lehenago Sai zuri franko atxematen zen Cabo Verden. Orain ez da 10 uharte nagusietarik hirutan baizik bizi. Mentura biziki ttikiak dira Santo Antao, Boa Vista eta  Maio uharteetan biziraun dezan, kontserbazio ekintzak burutuz behintzat. 

Populazio sedentario eta bakarti horien salbatzea garrantzitsua da, ez bakarrik orohar mehatxaturik den espeziea delako baizik eta uharteetako beste abere populazioen gisara galbidean den eboluzio unitate berezia delako.

Boa uharteko Bios CV elkartearekin harremanak baditu SAIAK-ek. Larga-bista eta mendiko zapatak eskaini dizkiegu hango kideei bertako sai zurien segipena baldintza hobe batzuekin burutu dezaten.
Bestalde Cabo Verde ongi ezagutzen duen Luis Palma, biologo portugesa lagundu dugu kontserbazio ekimenak eramateko Santo Antao, Boa Vista eta  Maio uharteetan.

ERREFERENTZIAK

Clouet M. 2018. Le Vautour percnoptère (Neophron percnopterus) indicateur de l’évolution des écosystèmes insulaires. Exemple : l’île de Santo Antao , Cap Vert. Alauda 86 :310-315.

ARGAZKI-BILDUMA: CABO VERDEKO PAISAIAK

Pin It on Pinterest

Hau partekatu