Afrikan Sahararen hegoaldean ezagutzen den Arrano beltz populazio bakarra Etiopian aurkitzen da. 1990. hamarkadan deskubritu zen, Bale mendialdean, eki Afrikako rift haran handiaren ekialdean.
Arrano beltza Alpino-afrikar ekosistemaren parte da. Ekosistema horren gerizaleku zabalena osatzen dute Etiopiako mendiek.
Arrano beltzaren populazia ttikia da eta isolaturik. Parametro demografikoek ez diote geroa bermatzen. Mehatxatua da eta gainbeheran.