Banakako segimendurako teknika hori bereziki egokia da Euskal Herriko sai zurien azterketarako, eta gaur egun ezinbestekoa da espezie horrek eremuez egiten duen erabileraren ikertzeko.
2018an hasitako harrapaketa-saioek ez baitzuten deus eman, Pirinioetako Sai zuriaren sareko koordinatzailearekin hitzartuta, habian bi sai gazteei GPS balizak jartzea erabaki dugu.
2019ko uztailaren 18an burutu da ekintza hau, segimendurako eraztunak eta balizak jartzeko baimena duten hiru pertsonen laguntzari esker (Pirinioetako Parke Nazionaleko bi guardia eta koordinatzailea).
SAIAK elkarteko kideak eta Baigorriko Ingurumenaren aldeko Ekimen Zentro Iraunkorreko ordezkari bat lagun izan ditu talde honek.
Lehen sai zuri gaztea Anhauze izendatu da, Baigorrialdean sortua izanik eta bigarrena ordea Errobi, Garazitik airatu baita.
Bi hegazti gazte habitik airatu ziren abuztuaren 13an eta 19an.
Azaroaren 16an, Anhauze Aljeriako mugara hurbiltzen zen. Urriaren 19an – jasotako azken datua – Errobik oraindik Mauritanian Tintanetik urrun ez zegoen eremu txiki bat esploratzen zuen.
Gehiago jakin nahi duzu? Kontsultatu gure newsletterak (oharra: frantsesez daude) eta harpidetu gure bi bidaiarien erromesaldiak jarraitzeko!
Oroitaraz dezagun Leader europar programaren baitan sustatua dela ekimen hau, Euskal hirigune elkargoak, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, Akitania Berriko kontseiluak eta Pirinio Mendiguneko Batzordeak lagundurik.