Jarraipen telematikoak, geolokalizazioko baliza baten laguntzarekin (eguzki-transmisoreak), hegaztien joan-jinen kartografia lortzeko eta haien bizi-eremuak identifikatzeko aukera ematen du: jarduera-zentroak, elikadura-eremuak, ugalketa-lekuak eta giza jarduerekin izan ditzaketen interferentziak agerian utziz besteak beste.
Hegaldatu da “Xuria” sai zuria, geolokalizazioko baliza batez ekipaturik
2023-06-28 | Espezie segipena
2023ko ekainaren 16an, Ipar Euskal Herrian ezagutzen den espezie horretako lotegi bakarretatik hurbil 4 urteko sai zuria harrapatu genuen geolokalizazio baliza batez ekipatzeko. “Xuria” du izena. Bere joan-jinen ikertzeko baliatuko dugu, eta bide batez bere espeziearen biziaren hobeki ulertzeko.