Euskal herria klima desberdinen elkartze gunea da: klima ozeanikoa, mendiko klima, klima mediterranearra, kontinentala eta atlantikoa nahasten dira hemen. Berezitasun horri zor diogu hemengo aberastasun naturala, bereziki harrapariei dagokienez.
Izan ere, Ipar Euskal Herrian (Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoan), 23 harrapari espezia kausitzen dira (habiagile, eguargitar eta gautarrak). Aniztasun hori dela eta, Euskal Herria Europako gune aberatsenetarik bat da xori harraparien aldetik.
Espezie berezienak, eguargitarrak bakarrik aipatuz, hauek dira : Ugatza, Sai arrea, Sai zuria, Arrano beltza eta Belatz handia.
Bere ahalak mugatuak izanik, Saiak elkarteak gehien bat ugalketaren jarraipen lanak betetzen ditu.
Azken urte hauen segitzen ditugun espeziak, mehatxatuenak izaten dira edo berreskuratze plan batean kokatzen direnak.
Konkretuki segitzen ditugun espezieak hauek dira:
Horiez gain, elkartekideek beste espezie batzuk ere zaintzen dituzte, hauek diskretoagoak (hontz handia …) edo ez hain ezagunak direlarik, eta hauen inguruko datu bilketa egiten dugu ere bai.