
Ugatz bat hilik atxemana Kanbon
2008ko azaroaren 17an, Hegalaldia artatze zentroko kideek Kanbon hilzorian atxeman zuten ugatza zendu da. Biarnoan tirokatua izan zenarekin batera bigarren aldia da ugatz heldu bat desagertzen dela aurten. Horrek ondorio larriak ukan ditzake espeziearen etorkizunari begira mendebaldeko pirineoetan.

Sai zuria Ipar Euskal Herrian
15 sai zuri bikoteren segimenduaz arduratu dira Saiak elkarteko zonbait behatzaile, ugaltze garaian, Baxe-Nafarroan baita Zuberoan, 2008ko apiriletik agorrilera. Aurten bederen 8 xito airatu dira ohantze desberdinetarik.

Ugatzaren ugalketa ikergai
Ugatzaren ugalketaren segimendua berriz hasiko da udazken hasieran. Saiak elkarteko behatzaileek haien gain hartzen dute lan hori Nafarroa-Beherean. Aurten ere espero da zonbait bikotek kumealdia bururaino eramaten ahalko dutela.

Harraparien migrazioa sarean
Harraparien baita orokorki pasaiako xorioen udazkeneko migrazioaren segitzea interneten bidez posible da gaurregun. Hainbat natura elkartek teknologia berriak baliatzen baitituzte haien behaketen antolatzeko eta publiko zabalari hedatzeko.

Saiak elkartearen webgunea sarean
Bere 30 mendeurrenaren ospatzeko bezperan Saiak elkarteak bere webgunea sareratua du! Hilabeteak joan ahala aberastuko eta osatuko dugu. Gure zaletasuna partekatuz eta gure Euskal Herriko xori harrapariak ezagutaraziz…