Sai zuri gazte baten migrazio-ibilbidea

Sai zuri gazte baten migrazio-ibilbidea

Ibili ondoan Espainian eta Portugalen Gibraltarko itsasartea zeharkatu zuen 2020ko irailaren 23an, Marokoruntz, 19 minutuz eta 27 segunduz!
Geroztik Pantxoaz bildutako berriak ez dira hain onak, zorigaitxarrez (ikus SAIAK elkartearen newsletteraren 3. alea).

Ibilbide hori Humboldt sai zuriaren udaberriko zeharkaldiarekin konpara daiteke, azken hau 2019ko martxoaren 4an iragan zelarik.
Heldu bat zen, 2018ko apirilaren 21ean Biarnoan ekipatu zena baliza batekin. Humboldt duda-muda izpirik gabe abiatu zen Espainiaruntz!

Horrelako 3D animazioen artean, gomendatzen dizuegu ere segitzea birtualki Ossau ibarretik Ipar Euskal Herrira zioan sai arre baten bidaia. Lagungarria da zinez hobeki ulertzeko nola ibilki den janari bila, aire bero korronteen bila, lerratu nahian, kaskoz kasko. Aire “igogailu” batetik bestera!
Olivier Duriez-ek bildutako datuen ustiapena.

Sai zuriaren segimendu telematikoari buruzko azken berriak

Sai zuriaren segimendu telematikoari buruzko azken berriak

Banakako segimendurako teknika hori bereziki egokia da Euskal Herriko sai zurien azterketarako, eta gaur egun ezinbestekoa da espezie horrek eremuez egiten duen erabileraren ikertzeko.

2018an hasitako harrapaketa-saioek ez baitzuten deus eman, Pirinioetako Sai zuriaren sareko koordinatzailearekin hitzartuta, habian bi sai gazteei GPS balizak jartzea erabaki dugu.

2019ko uztailaren 18an burutu da ekintza hau, segimendurako eraztunak eta balizak jartzeko baimena duten hiru pertsonen laguntzari esker (Pirinioetako Parke Nazionaleko bi guardia eta koordinatzailea).

SAIAK elkarteko kideak eta Baigorriko Ingurumenaren aldeko Ekimen Zentro Iraunkorreko ordezkari bat lagun izan ditu talde honek.

Lehen sai zuri gaztea Anhauze izendatu da, Baigorrialdean sortua izanik eta bigarrena ordea Errobi, Garazitik airatu baita.
Bi hegazti gazte habitik airatu ziren abuztuaren 13an eta 19an.

Azaroaren 16an, Anhauze Aljeriako mugara hurbiltzen zen. Urriaren 19an – jasotako azken datua – Errobik oraindik Mauritanian Tintanetik urrun ez zegoen eremu txiki bat esploratzen zuen.

Gehiago jakin nahi duzu? Kontsultatu gure newsletterak (oharra: frantsesez daude) eta harpidetu gure bi bidaiarien erromesaldiak jarraitzeko!

Oroitaraz dezagun Leader europar programaren baitan sustatua dela ekimen hau, Euskal hirigune elkargoak, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, Akitania Berriko kontseiluak eta Pirinio Mendiguneko Batzordeak lagundurik.

Sai zuriaren ikertzea eta babestea laguntzen dugu Cabo Verden

Sai zuriaren ikertzea eta babestea laguntzen dugu Cabo Verden

Mendebaldeko Paleartikoan Sai zuria (Neophron percnopterus) Mediterraneoko uharteetan eta arkipelago atlantikoetan (Kanarietan eta Cabo Verden) atxematen da (edo atxematen zen). Kontinenteko populazioak ez bezala sedentarioak dira bertakoak. Uharte horietako populazio batzuk desagertu dira.

Egoera horren lekuko, Saia zuria kinka larrian da Cabo Verden. Arriskubidean diren nekrofago populazioen eta beste sai mota batzuendako bezala, gainbehera hori arrazoi desberdinek eragin lezakete: suntsipenak, pozointzeak, elektrokuzioak, habitaten hondatzeak, hazkurri baliabideen apaltzea…
Lehenago Sai zuri franko atxematen zen Cabo Verden. Orain ez da 10 uharte nagusietarik hirutan baizik bizi. Mentura biziki ttikiak dira Santo Antao, Boa Vista eta  Maio uharteetan biziraun dezan, kontserbazio ekintzak burutuz behintzat. 

Populazio sedentario eta bakarti horien salbatzea garrantzitsua da, ez bakarrik orohar mehatxaturik den espeziea delako baizik eta uharteetako beste abere populazioen gisara galbidean den eboluzio unitate berezia delako.

Boa uharteko Bios CV elkartearekin harremanak baditu SAIAK-ek. Larga-bista eta mendiko zapatak eskaini dizkiegu hango kideei bertako sai zurien segipena baldintza hobe batzuekin burutu dezaten.
Bestalde Cabo Verde ongi ezagutzen duen Luis Palma, biologo portugesa lagundu dugu kontserbazio ekimenak eramateko Santo Antao, Boa Vista eta  Maio uharteetan.

ERREFERENTZIAK

Clouet M. 2018. Le Vautour percnoptère (Neophron percnopterus) indicateur de l’évolution des écosystèmes insulaires. Exemple : l’île de Santo Antao , Cap Vert. Alauda 86 :310-315.

ARGAZKI-BILDUMA: CABO VERDEKO PAISAIAK

Etiopiako Arrano beltzari buruzko ikerketa bat sustatzen

Etiopiako Arrano beltzari buruzko ikerketa bat sustatzen

Afrikan Sahararen hegoaldean ezagutzen den Arrano beltz populazio bakarra Etiopian aurkitzen da. 1990. hamarkadan deskubritu zen, Bale mendialdean, eki Afrikako rift haran handiaren ekialdean.
Arrano beltza Alpino-afrikar ekosistemaren parte da. Ekosistema horren  gerizaleku zabalena osatzen dute Etiopiako mendiek.

Arrano beltzaren populazia ttikia da eta isolaturik. Parametro demografikoek ez diote geroa bermatzen. Mehatxatua da eta gainbeheran. 

ERREFERENTZIAK

Pin It on Pinterest