Berriak
Sai arreen joan-jinen segipena Iparraldean

Sai arreen joan-jinen segipena Iparraldean

Lehen aldikotz Ipar Euskal Herrian, sai arreen joan-jinen ikertzeko, GPS balizak jarriko zaizkio zonbait xoriri (lagin egoki bati – 25 heldu eta 10 gazte). Horrela espero da hobeki ulertzea nolako joan-etorriak egiten dituzten eta non atxematen duten jatekoa.

Sai zuria eta artzaingoa Iparraldean

Sai zuria eta artzaingoa Iparraldean

Aurten Saiak elkarteak sai zuriari buruzko ikerketa berezi bat eramanen du. Espezie horren eta artzaingoaren arteko harremanak aztertuko ditu, hurbilpen sozio-ekologiko baten ikuspegi batetik. Bere bortuetako baliabide trofikoen ustiapena ikertu nahi da bereziki.

Errobi, migratzaile goiztiarra

Errobi, migratzaile goiztiarra

Errobi sai zuria Ipar Euskal Herrian sortu zen 2019an. Orduan genuen baliza batez ekipatu. Afrikan 18 hilabetez egon ondoan Europara itzuli zen 2021eko udaberrian. Udako egonaldia Hego Euskal Herrian iragan du nagusiki, Bizkaiko ornitologoek ongi ezagutzen duten eremu hartako lotegi handienetariko batean ikusia izan delarik.

Errobi sai zuriaren itzuleraren kronika

Errobi sai zuriaren itzuleraren kronika

2019an hiru sai zuri gazte balizekin ekipatu genituen. Azkenean, baten Afrikako egonaldia segitu ahal izan dugu bakarrik. Errobi izenekoarena hain zuzen. Hamazazpi hilabete iraun du egonaldiak, lau herrialdetan, baina nagusiki Mauritanian eta Malin.

Pin It on Pinterest

Hau partekatu