Sai zuri gazte baten migrazio-ibilbidea
2020ko uztailean, “Pantxoa” izendatu genuen sai zuri gazte bat GPS baliza batez ekipatu genuen Ipar Euskal Herri barnealdean. Bere habitik airatu zen lehen aldiz 2020ko abuztuaren 23an. Irailaren 2an bere migrazio bidaiari ekin zion, bulta baten buruan Mediterraneoa zeharkatuz. Une berezi hori bizi ahal izan dugu, birtualki.
Sai zuriaren segimendu telematikoari buruzko azken berriak
2018. urteaz geroz daramagu segimendu hau ikerketa zientifikoko programen eta Sai zuriaren aldeko Frantziako ekintza plan nazionalaren baitan. 2019ko uztailean Nafarroa Behereko bi sai gazte GPS balizekin ekipatzeko aukera eman digu.
Sai zuriaren ikertzea eta babestea laguntzen dugu Cabo Verden
Boa uharteko Bios CV elkartearekin harremanak baditu SAIAK-ek. Larga-bista eta mendiko zapatak eskaini dizkiegu hango kideei bertako sai zurien segipena baldintza hobe batzuekin burutu dezaten.
Etiopiako Arrano beltzari buruzko ikerketa bat sustatzen
Etiopiako Bale mendialdean Afrikan ezagutzen den Arrano beltz populazio bakarraren ikertzeko Adam Wentworth-ren ikerlana sustatu du SAIAK-ek. Espezie honen kontsebaziorako ezinbestekoak diren ekintzak aztertu ditu besteak beste.
Hontz handiaren egoeraz Mendebaldeko Pirinioetan
GOPA eta Saiak elkarteetako kideek (Luc Cantegrel-Gassiot, Alain Pagoaga, Dominique et Claudine Raguet & Linda Rieu) izenpetu artikulu biziki interesgarria agertu da berriki “Le casseur d’os” aldizkarian. Hontz handiaren egoera jorratzen du Mendebaldeko Pirinioetan. Sarean eskura daiteke PDF formatuan, dohainik.
Miru gorri bat tirokatua Pirinio Garaietan: salbuespen bat ote?
2014ko urriaren 31n ihiztari batek Miru gorri bat tirokatu du Saint Créac herrian (Pirinio Garaiak). Hobenduna atxemana izan da eta bere ihizi baimena bahitua izan zaio. Saiak elkarteak bere arrangura adierazi nahi du podere publikoen ezintasunari buruz, ez baita lehen aldia horrelako kasuak gertatzen direla. Jakinez, gainera, tiroa dela Pirinioetan ezagutzen den espezie honen hilkortasunaren lehen faktorea.