Sai arrearen ugalketa aztergai Iparraldean 2014an

Sai arrearen ugalketa aztergai Iparraldean 2014an

Saiak elkarteko behatzaileak eta Euskal Herriko Laborantza Ganbarako teknikariak biltzen dituen egitasmo bat sortu da 2013. urtean. Bi elkarteek espezie honen inguruan dituzten esperientziak eta jakinduriak bateratu nahi lituzke harrapari honek artzaingoaren eta laborantxa tradizionalaren sisteman betetzen duen garbitzaile funtzio baliosa berriz ere ezagutua izan dadin. Xede horren haritik dator Saiak elkarteak espeziearen ugalketaren ikertzeko abiatua duen segipen berritzailea, populazio laginetan oinarrituz.

2013, urte arraroa Arrano beltzaren ugalketari begira Iparraldean

2013, urte arraroa Arrano beltzaren ugalketari begira Iparraldean

Ipar Euskal Herriko Arrano beltzaren ekologiaren ikerketaren harira ugalketaren parametroak urtez urte neurtuak dira ezagutzen diren 9 erreprodukzio eremuetan. Arraroa bazaigu ere, azken 10 urte hauetan ez baita sekulan holakorik gertatu, 2013an ez da arrano beltz gazte bakar bat ere airatu. Emaitza horiek ezin ditaizke bereiz 2013ko neguko eta udaberriko eguraldi arras bereziez.

Miru gorriaren ugalketa Baxenabarren 2012. urtean

Miru gorriaren ugalketa Baxenabarren 2012. urtean

Miru gorria Europako espezie endemikoa da. Azken 20 urteotan bere populazioek gain-behera kezkagarria ezagutu dute. Ipar Euskal Herrian ezagun da miru gorri anitz ugaltzen direla baina populazio honen dinamikaren inguruko datu zehatzik ez da sekulan bildu. Saiak elkarteko Aurélien André ornitologoak ikerketa bat eraman du Baxenabarreko bi gunetan, 2011. urtean hasitako lanari segida emanez.

Sai zurien lotegien behaketa Ipar Euskal Herrian

Sai zurien lotegien behaketa Ipar Euskal Herrian

Saiak elkarteko Michel Clouet, Isabelle Rebours et Luc Gonzalez behatzaileek ikerlan bat argitaratu dute Sai zuriek Ipar Euskal Herriko zonbait guneetan erabiltzen dituzten lotegien inguruan. Behaketa lan horren berri ematen dute, dituen mugak agerian utziz eta perspektibak aurreikusiz.

Ugatz heldu bat tiroz hila Iparraldean

Ugatz heldu bat tiroz hila Iparraldean

Ortzaizen 2013ko azaroaren 26an tiro batengatik zauriturik atxeman zen ugatz heldua bi egunen buruan hil da Hegalaldia zentroan. “Benigno” izenarekin segitua zen 14 urteko xori hori 2000. urtean markatua izan zen Aragoian. Nafarroan ugaltzen zen azken urteotan. Saiak elkarteak beste elkarte batzuekin batera salaketa bat jarriko du auzitegian, babestutako espezie baten suntsiketa dela eta.

Pin It on Pinterest