Berriak
Saiak elkartearen gutuna Pirinio-Atlantikoetako Prefetari

Saiak elkartearen gutuna Pirinio-Atlantikoetako Prefetari

Saiak elkarteak bere desasdostasuna adierazi dio gutunez, apirilaren 14an, Lionel Beffre Pirinio-Atlantikoetako prefetari, saiak tiroz beldurrarazteko hartu duen deliberoari begira. 2012ko martxoaren 21ean hartua izan den erabaki honek ONCFS-eko guardiei baimena ematen die airean tiro egiteko etxaldeetatik hurbilduko liratekeen saien haizatzeko. Isabelle Rebours lehendakariaren letra argitaratzen dugu hemen bere osotasunean.

Saiak eta laborantza elkarren pareko kokatu nahian

Saiak eta laborantza elkarren pareko kokatu nahian

“Berria” egunkariko Joanes Etxebarria kazetariak azken asteetan berpiztu den saien ustezko “erasoen” inguruko artikulu mamitsua argitaratu du “Ipar Euskal Herriko hitza” astekarian. Véronique Zanoni marexala eta Andde Sainte-Marie ELB laborari sindikateko militantea elkarrizketatuz besteak beste. Saiak elkarteko Alain Pagoagaren argazkiekin osatua den txosten berezi horrek argitan uzten du laborarien eta saien arteko harremanen arraberritzeko premia.

Hontz handiaren urratsetarik

Hontz handiaren urratsetarik

Ohitura bat bilakatu da urtez urte. Martxo guziez gaueko harraparien inguruko animazioak antolatuak dira han eta hemen Ipar Euskal Herrian. Karia hortara Saiak elkarteak dei berezi bat pasarazi nahi luke naturzaleen artean, bakoitzak ahal duen neurrian bere laguntza eskain dezan gure hontz handien populazioen kondaketan. Belarria luzatu behar! Izan ere Ilunabarrean arrak botatzen duen kantuak, bikote baten presentziaren seinale izan daiteke edozoin eremutan.

Miru gorriaren ugalketa Ipar Euskal Herrian

Miru gorriaren ugalketa Ipar Euskal Herrian

Miru gorria Europako espezie endemikoa da. Azken 20 urteotan bere populazioek gain-behera kezkagarria ezagutu dute. Ondorioz, frantziar estadoan, 2003. urteaz geroztik bere babesa segurtatzeko egitarau berezi bat emana da bidean. Ipar Euskal Herrian ezagun da miru gorri anitz ugaltzen direla baina populazio honen dinamikaren inguruko datu zehatzik ez zen orain arte. Aurélien André gazteak Saiak elkartearentzat kudeatu duen lanak hutsune hori bete du nolazbait.

Ugatza Alpeetara itzuli da

Ugatza Alpeetara itzuli da

Mathieu Le Lay filmegileak zuzendu “Des Gypaètes et des Hommes” dokumentalak Alpeetako ugatzaren birsartzea du aipagai. Duela 30 urte hasitako prozesua arrakastatsua bilakatu da hango natur parkeen eta mendi erabiltzaile guzien elkarlanari eta zaintzeari esker. Gaur egun ugatza desagertu zen eremuetara hurbiltzen hasia da pixkanaka pixkanaka.

Aztorearen balentriak

Aztorearen balentriak

BBC ingles telebista kateak naturari buruzko dokumentala ederrak ekoiztu ohi ditu. Aldi honetan aztorearen hegal egiteko moldeaz (accipiter gentilis) egin duen bideo ikusgarri bat eman nahi genuke agerian. Ongi adierazten baitu Euskal Herrian ere atxeman daitekeen harrapari honek basoetan gaindi ihizin ibiltzeko daukan aparteko trebezia.

Pin It on Pinterest

Hau partekatu