2012/04/19 | Espezie segipena, Komunikazioa
Xehetasunak
2012/04/13 | Espezie segipena, Komunikabideak
Artikuluan aipatuak diren gaiak:
- Saien “erasoak”: “Ohartu ginen kasu batzuetan, kabala ahula delarik, bizirik direnei erasotzen dietela baina nik ikertu ditudanetan sekulan ez ziren osagarri onean” (Véronique Zanoni).
- Saiendako bazkaguneak: “Pentsatu genuen itzuli behar zela iraganeko egiteko molde batzuetara, erran nahi baitu guhaurek kudeatzea – ahal den neurrian – saien eta kabala hilen arteko lotura hori. Lehen egiten zen bezala, hasi gara sailkatzen gune batzuk, saien bazkalekuak bilaka daitezkeenak” (Andde Sainte Marie).
Artikulu osoa irakurtzeko: “Saiak eta laborariak: mendeetako elkarlan laguntza beharrean”
2012/03/17 | Espezie segipena
Saiak elkartearen baitan espeziearen segipenaren koordinazioaz arduratzen den Alain Pagoagaren bi bideo eskaintzen ditugu hemen. Ipar Euskal Herriko bi leku desberdinetan filmatuak izan dira.
Hontz handia bere egun argiko pausalekuan
Soinurik gabeko bideoa
Hontz handia kantuz
Begira nola mugitzen dituen kukuxtak eta buztana kantua botatzen duenean.

Hontz handi baten hilikia A63 autobidean (argazkia: Alain Pagoaga)
Zorigaitzez, kantuaz aparte, hiliki baten atxemateak sala dezake ere hontz handiaren presentzia eremu jakin batean. Adibide gisa, 2012ko martxoan, ale bat atxemana izan zen A63 autobideko bazter batean, auto batek edo kamioi batek joa, Urruña aldean.
Xehetasunak:
2011/12/27 | Espezie segipena
Aurélien André ornitologoak eraman ikerlanak (2010. urtean jada sai zuriaren ugalketa ikertu zuen Iparraldean Saiak elkartearen kondu) urtez urte egin izan diren behaketa datuak biltzen ditu, Ipar Euskal Herrian ugaltzen diren miru gorrien inguruan dakigun guztiaren sintesia eginez. Saiak elkarteak daukan datubasean oinarritu da horretarako, baita ere 2007an eta 2011n burutu diren bi kondaketen emaitzetan (biak Txorien Babeserako frantses Ligak eta zonbait adituk finkatu araudien arabera segurtatuak izan direlarik).
Ikerketak ez baditu ezagutza itzalune guztiak argitzen, epe ertainari begira, espeziearen hobeki zaintzeko kondutan hartu behar diren datuak agerian uzten ditu, hala nola miru gorriaren populazioen geroa zalantzan jar lezaketen mehatxu motak.
Espezie honi begira Saiak elkarteak azken 30 urteotan eraman lanaren bilduma bat bezala kontsidera daiteke Aurélien Andréren ekarpena. Negu guziz Ipar Euskal Herrian egiten diren miru gorri iragaileen kondaketen luzamen baliosa.
Xehetasunak:
2011/11/20 | Komunikazioa
2011ko udazkenean plazaratu den 52 minutako bideo-dokumentala honen irudiak zoragarriak dira.
DVD formatuan eros daiteke sarean.
Xehetasunak: